Pipas Larrandaburu
Pipaslandaburu2
Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa

Üda jin zaikü aski fite aurten, berotarzünak jadanik batüdügü eta segür bortüan ebiltea, goxo dela, aide freska hartzeko.... Xiberoko mendietan jadanik, ardien txintxilak ezagün dira. Aurten gure bazterrak, ebiltez, ikus nahi balinbadütüzüe, parada badateke. Urte oroz, Eüskal Selektzioaren Aldeko Mendi martxa bat antolatürik da eta aurten parte bat Xiberotik igaranen da uztailaren azken egün horietan.

Loading player...
2017/06/26 15:22

Üztailaren 29 ean, Donaixti / Urdiñarberat abiatüko da ibilaldia, Oxkaxeko lepotik igaraitez. Biharamenian 30 ean, igandearekin, Atharratze ondoan den Lexantzürat ibilaldia joanen zaikü. Egün hartan, Altzaiko herrian aurtengo pastorala dükegü ere. Astelehenarekilan, hasiko gira mendiko sendeetan, Larrainerat joiatez. Asteartearekin, agorrilaren 1ean, Larraiñerik Orhi kaskoarat joanen gira, iraisteko Ütürzehetako lepoalat non badateke autobus bat, Bizkaiarat joiateko, han ürhentüko baita, aurtenko Eüskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa. Egün oroz, salbü lehen egüna Donaixtin, goizanko 8 orenetan, ibiladia hasiko da..... Tziauste saldoan gurekin ebiltera, segür giro hon badateke eta egün oroz sorpresa ttipi zonbait badükezüe. Geroxago, ibilaldi hortaz xehetarzünak haboro ükenen düzüe. Uste düt holako gaüzetan, elkar ezagützak egiten direla hego eta ipar aldeko eüskaldünen artean. Mendian, erakuts dezagün Eüskal Zelektzio baten alde girela eta imur honean.  Ordüan, ez ahatz,  üztailaren 29 etik agorrilaren 1 ean arte, ibiladi bat batekila Xiberoko mendietan.

Hitz horiekin, üzten zütïet, agur bero bat Xiberotik...

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK