23:00etan: denboraldiko azken saioa eskainiko du Burdinola programak (aurrerapena)

Nazioarteko nobedadeen artean, Suediako Entrails taldearen "World Inferno" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Vintersorg, Foscor, Cellar Darling eta Condor banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Jhëit taldearen "Omega Rising" diskoa nabarmenduko dute Lampr3a eta Diabulus In Musica banden musikarekin batera. Bukatzeko, atal berri bat estreinatuko dute. Metalzale ezagun batek bere gustuko disko eta abestia gomendatuko ditu. Zein izango ote da?

Entrails
Entrails

.