Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidea kaleratu du gaur Bakartxo Tejeria legebiltzarreko mahaiburuak. Legebiltzarreko sarreran dauden ertzainek euskaraz ez dakitelako hasi da eztabaida. Estefania Beltran de Herediak esan du ertzain horiek ez zirela euskaltegietara joaten, ez zegoela horretarako askatasunik. Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak erantzun egin dio, eta kanporatua izan da.