"Etorkizun ziurreko hizkuntzek egitura juridiko-politiko independenteen babesa dute"

Hainbat herritan, gure etorkizunaz erabakitzen hasi garela eta datozen hilabeteetan horretan jarraituko dugula ekarri du gogora EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zaratek. Etorkizunaz erabakitzeko eta herria eraikitzeko orduan hizkuntzak duen garrantziaz hausnartzera eraman du horrek.

Audio_placeholder

"Etorkizun ziurreko hizkuntzek egitura juridiko-politiko independenteen babesa dute"

Loading player...
Koldo Zarate
Koldo Zarate

Euskarari buruzko eztabaidan, independentziaren beharraz eztabaidatzea saihestu bada ere, eztabaida horri heldu egin behar zaiola uste du Zaratek. Txillardegik zioen eran, independentziarik gabe, euskaldunek ezingo dutela normaltasunez euskaraz bizi ekarri du gogora Zaratek. Gainera, nabarmendu du Espainiak eta Frantziak argi eta garbi erakutsi dutela ez daudela prest euren barneko hizkuntza aniztasuna onartzeko, babesteko eta etorkizunean ziurtatzeko.