Gaur 23h: Kontraesanik gabeko kontrastea sortu nahi du Burdinola heavy metal saioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Ingalaterrako DragonForce taldearen "Reaching into infinity" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Dream Evil, Alestorm, Skyclad eta Debler banden berriena eskainiko dute.

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, aldiz, Tolosako Bonberenearen bilduma berriko bi metal taldeen kantu berriak nabarmenduko dituzte. Hain zuzen ere, Eraso! eta Anestesia taldeenak. Horrez gain, Bleed eta All I Need banden musika ere eskainiko dute. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!