Jean Lassallen aurkako kritikak, ikastoletan lehentasuna “armen erabilera” ikastea zela esateagatik

Ostiralero bezala, ipar Euskal Herriko aktualitatea errepasatu dugu tertulian Idoia Eraso, Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetarien eskutik.

Loading player...
|2017/05/19 11:16
Lasalle_ona
Jean Lassalle

Besteak beste, aste honetan bertan Emmanuel Macronek aurkeztu duen gobernu taldeaz aritu gara eta tertuliaren azken txanpan, pasa den apirilaren 20ean “Les enfants de la politique” emankizunean Jean Lassallek egindako adierazpen polemikoen inguruan solastu dugu. Lassalleren hitzetan ikastola batzuetan lehentasuna “armen erabilera” ikastea zen garai batean.