Interneten euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute

Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendaria elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan, gaur II. Euskarazko Interneten Eguna ospatzen dela probestuz. Waliñok “Interneten ere, lehen hitza euskaraz” izena daraman kanpaina aurkeztu digu.

Audio_placeholder

Interneten euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute

Loading player...
Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Josu Waliño (PuntuEUS) eta Paul Bilbao (Kontseilua), egitasmoaren aurkezpenean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Josu Waliño (PuntuEUS) eta Paul Bilbao (Kontseilua), egitasmoaren aurkezpenean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Lankidetza proiektua da PuntuEus Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak sustatu eta interneten euskararen erabilera sustatzea du helburu. Kanpainak proposatzen duena da euskaldunek euren nabigatzaileak zein sakelako telefonoak euskaraz konfiguratzea. Lana errazteko, plugin bat eta aplikazio bat atera dute. Plugina ordenagailuan instalatzen da eta automatikoki euskara hizkuntza lehenetsi bezala ezartzen du.