Turismo bizia, herrien ardura

Turismo ereduen inguruko eztabaida sortu da azkenaldian, batik bat, Aste Santuen jiran ikusi ditugun Gaztelugatxe, Donibane Lohizune edo Donostia masifikatuen harira. Badira ordea, bestelako turismo eredua bultzatzen ari diren herriak. Euskara, euskal kultura, paisaia edo lehen sektorea jarri dituztenak oinarrizko balore gisa. Azpeitia, Zerain eta Baztango adibideak ezagutu ditugu.

Audio_placeholder

Turismo bizia, herrien ardura

Loading player...
Jakoba Errekondo, Josu Labaka eta Pello Iriarte
Jakoba Errekondo, Josu Labaka eta Pello Iriarte

Azpeitian berriki jarri dute martxan Azpeiti Bizi egitasmoa, euskara eta azpeitiarrak erdigunean jartzen dituena. Bertako zinegotzi eta UEMAko lehendakari Josu Labakak eman dizkigu xehetasunak.

Paisaia kulturalaren eta auzolanaren jiran lan eskerga egindakoa da Jakoba Errekondo Zerainen.

Baztanen berriz, historia, kultura eta paisaia uztartuz lan egiten du Pello Iriartek.