Maiatzaren 12an "Francoren bilobari gutuna" antzezlana Andoainen

Luhususon estreinatu eta gero herriz herri dabil "Francoren bilobari gutuna" antzerki obra. Bira bukatzear delarik, geldialdia egingo dute Andoaingo Bastero Kulturgunean, beraz, Donostia Antzerkia Saria irabazi duen obra oraindik ez baduzue ikusi, aukera aparta duzue maiatzaren 12an. Obrari buruz eta izandako harreraren inguruan hitz egin dugu Ander Lipus antzerkiko aktorearekin.

 

Loading player...
|2017/05/08 10:54
Francoren
Francoren Bilobari gutuna©Isabelle Miquelestorena

Artedrama  (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain  (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia  (Gipuzkoa) antzerki taldeek ekoiztutako obra da. Elkarrekin sortu zituzten “Errautsak”  lehenengo eta “Hamlet”  antzezlana ondoren. Hirugarrenez elkartze honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri dio: "Francoren bilobari gutuna"