Quark: Abaraska-sits handiaren harrak polietilenoa jaten du

Zoriari esker jakin dute abaraskak suntsitzen dituen har batek polietilenoa jaten duela, aztertu dute Elhuyareko Quark saioan. Hain zuzen, etxeko erlauntzetan harrak zituela konturatu zen Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikertzaile bat, Federica Bertocchini

Audio_placeholder

Quark: Abaraska-sits handiaren harrak polietilenoa jaten du

Loading player...
Quark
Quark

Abaraska-sits handiaren harrak ziren. Argizariz eta eztiz elikatzen direnez, kalte handia egiten dute, eta, beraz, kendu eta plastikozko zorro batean jarri zituen. Handik ordu batzuetara ohartu zen plastikoa zulatu eta ihes egin zutela.

Hortik abiatu zen, beraz, ikerketa. Cambridgeko Unibertsitatearekin batera aritu dira ikertzen, eta frogatu dute harrak oso eraginkorrak direla polietilenoa degradatzen. Adibidez, ehun har gai dira 92 mg polietileno degradatzeko 12 ordutan. “Oso azkar da hori”, nabarmendu du Bertocchinik.

Honi buruzko guztia: Quark