Turismo ereduak, Derribos Ariasen doinuak eta Zarauzko helduen dantzari eguna

Bizkaiko albisteen errepasoa egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Tertuliara, berriz, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu zaizkigu eta turismo ereduen inguruan hausnartu dugu eurekin.

Audio_placeholder

Turismo ereduak, Derribos Ariasen doinuak eta Zarauzko helduen dantzari eguna

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Itsaso Galarragari elkarrizketa egin diote, Arrasateko gazetxean sortu berri duten haur eta guraso asanbladaz. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailea batu dira eta Derribos Ariasen abestiak eta historia ekarri dituzte. Amaitzeko, bost urte bete dituen Zarauzko Jalgi dantza taldeko bi kiderekin hitz egin dute Arraio irratiko lagunek, iganderako antolatu duten helduen dantzari egunaz.