Ongi Etorri Gernika 2017, Oier Gomezen kasua eta Radio 3ko 'Suena Guernica'

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako politika zein gizarte albisteen errepasoa egin du.

Audio_placeholder

Ongi Etorri Gernika 2017, Oier Gomezen kasua eta Radio 3ko 'Suena Guernica'

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, larunbatean Gernikan egingo duten Ongi Etorri Gernika 2017 martxaz Marijo Deograciasek egindako erreportajea. Ondoren, Halabedi irratiko Igor Goikoleak Sare herritarraeko Amets Martinezi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai, larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren kasuaz. Komunikazioaren atalera Gorka Salces batu da eta Gernikaren bonbardaketaren 80. urtemugaren harira, Radio 3k abian jarritako 'Suena Guernica' proietuaz hitz egin digu. Txapa irratiko lagunek Jon Ander Garitanorekin hitz egin dute Igam kirol taldearen Sahararekiko elkartasun proiektuaz. Amaitzeko, Askapena antolakunde internazionalistak, haren 30. urtemugaren harira, Zarautzen egindako agerraldian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.