Herritarrek hegaztiak hiltzea galarazi dute Gabadin, Domintxinen eta Barkoxen

Hegazti gripearen aurkako prebentzio neurriengatik, Domintxineko (Zuberoa), Barkoxeko (Zuberoa) eta Gabadiko (Baxe Nafarroa) hiru etxaldeetan hegaztiak hiltzeko agindu du frantziar Administrazioak. Hegazti gripearen harira gobernuak hartu neurriekin ordea, ez da ados ELB sindikatua.

Audio_placeholder

Herritarrek hegaztiak hiltzea galarazi dute Gabadin, Domintxinen eta Barkoxen

Loading player...
Gabadin, Domintxinen, Barkoxen, hamarnaka jende bildu dira hegazti gripearen kontrako neurriak salatzeko. ©ELB
Gabadin, Domintxinen, Barkoxen, hamarnaka jende bildu dira hegazti gripearen kontrako neurriak salatzeko. ©ELB

Laborantza arloko sindikatuaren aburuz, neurri zorrotzek ez dute deus ere balio ez badira sakoneko arazoa konpontzera bideratzen. Gaur, ehunka herritarrek laborarien deiari erantzunez Gabadiko, Barkoxeko eta Domintxineko etxaldeetan elkarretaratzeak egin dituzte. Gabadin gainera, poliziak gas negargarria bota du. Baxe Nafarroako herrian zen Iñaki Etxeleku Ipar Euskal Herriko HITZAko kazetariak kontatu digu gertaturikoa.