Mertxe Mugika
Mertxe_mugika
"Euskararen geroari egin diezaiokegun ekarpen onena da elkarlaneko egitasmoa abiatzea"

20. Korrika bukatu zenetik egun batzuk igarota, Euskal Herriari eskerrak eman dizkio AEK-ko Mertxe Mugikak gaurkoan. Inoizko ediziorik indartsuena izatea pozgarria dela nabarmendu du, eragileak, herritarrak eta administrazioa batzen asmatu dutelako.

Loading player...
2017/04/20 12:15

Jendearen emozioarekin bat egitea mezu integratzailearekin asmatu izanarekin lotu du Mugikak. Horrez gain, jendearengan sumatu dute euskara ikasteko erraztasunen eskaria ere. Horri ere heldu dio, aldarrikapen horren azken Korrika amaitu dena izan dadila desiratu du. Euskararen biziberritzearen ziklo amaiera honetan, adostasunak lortzeko abagunerako aukera nabarmendu du Mugikak, elkarlan argazki bat baino gehiago utzi baititu 20. Korrikak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK