Garbiñe Petriati
Garbin_e_petriati_ona2017
"Hizkuntza bereizgarri gisa izateak entitatea eta ematen duen zerbitzua aberasten ditu"

Guztiok egunero kontsumitzen dugula ekarri du gogora Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. Kontsumitzea bizi kalitatearekin lotzen dugula iruditzen zaio, eta zabaltzen ari diren kontsumo ohitura berriei erreparatu die.

Loading player...
2017/04/18 12:33

Izan ere, ikerketen arabera, geroz eta garrantzia gehiago ematen diote kontsumitzaileek gertukoari. Gertutasun horren barnean, bezeroak harreman hizkuntza hautatzeko aukera izatea garrantzitsua dela uste du Petriatik, horregatik iruditzen zaio tresna erabilgarria Baduzu.eus ataria. Kontsumo harremanak euskaraz egitea errazten duen kluba da, euskalgintzako hainbat eragilek elkarlanean abian jarri dutena, euskaraz saldu eta erosi nahi dutenak harremanetan jartzeko.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK