Joseba Otano
Joseba_otano_villanueva
"Hizkuntz profileko postuak, Iruñeko euskaldun eta euskaldun pasiboen arabera"

Joan den martxoaren 8an argitaratutako Iruñeko Udaleko plantilla organikoari erreparatu dio Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanok. Salatu du biztanleen arteko euskaldunen edo euskaldun hartzaileen proportzioa baino baxuagoa dela lanpostuetako euskarazko hizkuntza profila.

Loading player...
2017/04/18 13:15

Horrez gain, Iruñeko Udalak 32 lan deialdi egin omen ditu agintaldi honetan: horietatik hemeretzitan ez dute euskaraz jakitea baloratu. Egoera horren aurrean, Otanok nabarmendu du euskara Nafarroako hizkuntza dela, zerbitzu emateko baliagarria. Ingelesaren kasua ez da hori, baina txanda irekiko zerrendetan, behin eskatu dutela derrigorrez ingelesa jakitea eta bi aldiz derrigorrez ingelesa edo frantsesa jakitea. Ordea, horietan euskara ez zela nahitaezko eskakizuna. Hala ere, Otanok aitortu du aurreko agintaldiaren aldean euskara gehiago eta deialdi gehiagotan puntuatu dela Iruñean.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK