Oier Gomezen muturreko egoera, emakume bidaiariak eta politika diskriminatzaileak

Erwing sarkoma duen Oier Gomez euskal preso politikoari sei hilabeteko bizi itxaropena eman diotela jakin dugu gaur, eta haren egoeraren berri ekarri du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera.

Loading player...
|2017/04/12 18:33
Zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, joan den larunbatean Baionan burutu zen ETAren armagabetzeari buruzko erreportajea. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Independentistak sareko Txutxi Ariznbarretarekin hitz egin du igandean Gernikan ospatuko duten Aberri Egunaz. Komunikazioaren tartera Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainza batu da eta emakume bidaiarien erreferentziak sortzeko beharraz hausnartu du. Amaitzeko, Iñaki Kasaresekin hitz egin dugu, politika publikoek birproduzitzen duten genero diskriminazioari buruz.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK