“Gazteen parte hartzerako eta ahalduntzerako espazioak sortu behar dira EH Bilduren baitan”

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, Aberri Asteburua ospatuko du Gazte Abertzaleak erakundeak Gernikan. Besteak beste, larunbatean Nazio Batzarra ospatuko dute eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko dute.

Loading player...
|2017/04/12 11:26
Img-20170412-wa0001
Asier Gomez eta Mikel Osinalde Gazte Abertzaleak taldeko kideak.

Gai interesgarria, bestak beste, EH Bilduren baitan ere barne eztabaida prozesu bat abiatuko delako koalizioaren etorkizuna indartze aldera. Gazte Abertzaleakek “EH Bildu, koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea” proposatzen du. Honetaz guztiaz hitz egin dugu goizean, Kalegorrian saioan, Asier Gomez eta Mikel Osinalde EAko gazte antolakundeko kideekin.