Amaia Elu
Wordpress zer den eta zertarako erabiltzen den

Gaurko saioan Wordpress zer den eta zertarako erabiltzen den  aztertuko dugu. Edukiak kudeatzeko sistema bat da, CMS siglekin  ezagutzen dena eta webguneak eta web edukiak kudeatzeko eta  sortzeko balio duena nahiz eta bere jatorria blogak argitatatzekoa  izan arren.

Loading player...
2017/04/11 12:15

Sistema hau PHP hizkuntzan garatuta dago eta MySQL datu-  basearekin lantzen da Apache zerbitzarietan, GPL lizentzia du eta  software askea da.

Ezaugarri guzti hauek webguneak sortzeko eta kudeatzeko  sistema erabiliena izatea eragin dute, izan ere, sistema hau  hobetzeko eta aberasteko, diseinatzaileek eta programatzaileek  sortzen duten komunitateak hainbat baliabide sortzen dituzte  Wordpress erabiltzaileentzako, plugin deitzen diren osagarriak  eta tems deitzen diren plantillak edo txantilloiak sortuz.

Hori dela eta, wordpress.org lekuan aurkitu dezakegu baliabide  guzti hauek gure wordpress webgunea sortzeko gure gustura  pertsonalizatuz, gure dominioa erabiliz eta diseinuak gure behar  izanetara egokituz. Berdin zaio gure proiektua webgune  korporatiboa bada edo online denda bat, behar izan guztietarako  erantzuna izango dugu.

Baina debaldeko blog batekin hasi nahi badugu, horretarako  wordpress.com lekura joan beharko gara, bertan aurkituko ditugu  blog azkar bat egiteko pausuak, hori bai, murriztuta izango ditugu  aukerak, beste erabiltzaile batzuekin partekatu beharko dugu gure  bloga igota dagoen lekua, hosting-na, ezin erabiliz gure  dominioa. Gure bloga gai ezberdinetan sailkatuta geratuko da.

Komunitateko baliabideak ere ezin izango ditugu erabili gure  debaldeko blogean, berez ematen dizkigun baliabideak bakarrik  izango ditugu eskuragarri.

Hurrengo saioan aztertuko dugu abantail gehiago.

Espero gustukoa izatea gaurko teknologia gaia, hurrengo arte!

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK