Iñaki Antiguedad
Matazaren gure hariei eutsi

Apirilaren 8ko azken ekintzaren inguruko zooma atzean utzita goazen  angeluhandikoa jartzera. Orain ez asko, Munduko Ekonomia Foroak  2017ko Arrisku Globalen txostena plazaratu du, urtero egin legez.  Bere burua “munduaren egoera hobetzea” duen Foro zer horren  txostenak arrisku globalen bilakaera, joera, eta arriskuon arteko  loturak hartzen ditu ardatz.

Loading player...
2017/04/10 15:18

Urduritasuna dario dokumentuari, 2016an  han-hemenka, Estatu batzuetan eta nazioartekoan ere, status quo  kolokan jarri duten hainbat gertaera arrisku seinale hartuta.

Txostenak herrialde eta sektore desberdinetako eragileen perspektibak  hartzen ditu oinarri; botere-taldeak, enpresariak, sektore publikoa,  unibertsitateak, gizarte zibila izan omen dira galdetuak … Ez dago  txostenean esanda ia eragile guztion perspektibek pisu bera hartu  duten. Baina tira, harira! Emaitzei begira munduak 5 erronka nagusi  ditu aurrean, aurrekoak berak urte berrian ere: ekonomikoak,  ingurumenekoak, geopolitikoak, gizartekoak eta teknologikoak.

Bost hari nagusi horiek osatzen duten mataza konplexuan bereizi  egiten dira arriskuak eta joerak. Ekonomikoan, fiskalitatea, langabezia  eta lan-baldintzak ageri dira arrisku, eta aberastasun-banaketa gero eta  desberdinagoa joera. Ingurumenekoan, klima-aldaketari aurre egiteko  huts egitea arrisku eta aldaketa bera joera. Geopolitikoan, gatazkak eta  estatuen gainbehera arrisku eta nazioarteko gobernantza aldatzea  joera. Gizartekoan, ezegonkortasun sakona eta nahi gabeko  migrazioak arrisku eta polarizazioaren eta nazio sentimenduen  handitzea joera. Teknologikoan, lanpostuen galera eta ziber-erasoak  arrisku eta ziber-menpekotasuna joera.

Hari asko eta askotarikoak. Mataza globala bada ere, baditu lekuan  lekuko hariak. Euskaldunok gureei eutsi behar diegu, barne politika  globalean. Mundu asko izan arren denak planeta berean direlako.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK