Alex Artzelus
Alex_artzelus
"Euskara pobrea ez, sekulako aberastasuna da zaharrena, kendu konplexuak eta apreziatu"

Herri txikietako jende zaharrei hitz egin nahi izan die Alex Artzelusek, bide batez, gazteei ere mezua helarazteko.

Loading player...
2017/04/10 11:50

Adineko jendeak naturalki euskaraz hitz egiten duela iruditzen zaio, barru-barrutik jaurtitako ateraldiak eta ahoskera propioa baliatzen duela. Baina zaharrek uste dute euren hizkera ez dela polita, ez dakitela euskaraz ongi hitz egiten, eta horrek bihotza apurtzen dio Artzelusi. Uste du denok jarraitu beharreko eredua direla, edozein liburu edo karrera baino irakasle hobeak direla. Horrekin ez ditu gazte euskaldunak desanimatu nahi, gazteengan ere antzematen omen delako nork darabilen euskara egunero eta nork pentsatzen duen euskaraz.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK