Korrika munduan, antzerki testuak eta 'Nomada' eta Halabedikoen erlijio joera

Gaurko irratien tartera, Hatsa elkarteak iganderako Senperen antolatutako poesia egunaren berri ekarri du Antxeta irratiko Maia Muruagak. Horrez gain, Arrosa sareko koordinatzaile Ainhoa Villaverdek Korrikako lekukoa eraman duen Nerea Bengoa preso ohiari atzo egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai.

Audio_placeholder

Korrika munduan, antzerki testuak eta 'Nomada' eta Halabedikoen erlijio joera

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Aimar Etxeberriak Korrika bizitzeko munduko moduez egindako erreportajea. Saioaren erdi aldera, Korrikako zuzeneko giroaren berri ekarri du Ainhoa Villaverdek, Karkarren harrapatu dugu. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Karlos del Olmoren 'Arestiren nazioa, antzerkia' saiakeraz eta Aitziber Etxeberriaren 'Nomada' eleberriaz hitz egin du. Amaitzeko, Gure Irratiko Arantxa Idiederrek Halabediko Igor Goikoleari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.