Zelai Nicolas (Gure Esku Dago): "Luxu bat da dinamika honetan parte hartzea, jendeak ongi daki lan egiten"

Herrietako galdeketen olatua hazten joango da datozen asteetan. Zelai Nicolas Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaleak esan digunez "herri galdeketik erabakiak gauzatzen hasi gara, eta modua ere erakusten du". Prozesuak berak "herritarrak ahaldundu eta oso esperientzia aberasgarria" izaten ari dela esan digu. Itun Herritarra ere ari dira jorratzen, herritarren ekarpenekin. Nolabait ekimenaren filosofia jasoko du, "baita erabakiaren inguruko edukia eta nolakotasuna ere". Ekainaren 10ean aurkeztuko dute Itun Herritarra Bilbon, herri mobilizio erraldoiean.

Loading player...
|2017/03/29 20:10
Errenteria
Gure Esku Dago ekimenaren artxiboko agerraldia

.