“Korrika badator eta nabari da. Kirioak dantzan dira leku guztietan!”

Egun bat besterik ez da falta euskararen aldeko jai handia hasteko. Bihar abiatuko da Korrika Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Egun horietan guztietan zehar, herriz herri ibiliko da Korrikaren lekukoa, aurten “Batzuk” lelopean. Leloa izango da, urtero bezala, nobedade nagusietako bat. Leloak barnebiltzen duen mezua, alegia. Eta horrekin batera, badira ere nabarmendu beharreko bestelako kontuak, hara nola, 20 edizio honetan Korrikak jaso duen babesa.

Audio_placeholder

“Korrika badator eta nabari da. Kirioak dantzan dira leku guztietan!”

Loading player...
Korrika2
Korrika2

Atzo bertan Korrikak eta Iruñeako Udalak lankidetza hitzarmena izenpetu zuten. 50.000 euro arteko laguntza emango du Iruñeko Udalak Korrikaren amaierarako behar diren azpiegiturak ordaintzeko. Eta hau nabarmentzen dugu, lehen aldiz lagunduko duelako diruz Iruñeko Udalak Korrika. Korrikaren bezperan hitz egin dugu gaur, Kalegorrian saioan, Asier Amondo arduradunarekin.