Doako euskalduntzea, Kurdistanen atxilotutako Eduardo Izarzugaza eta hedabiteetako berri

Lakuako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren berri ekarri du Gure Irratiko Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera.

Audio_placeholder

Doako euskalduntzea, Kurdistanen atxilotutako Eduardo Izarzugaza eta hedabiteetako berri

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, Onintza Ireretak euskalduntzearen doakotasun aukerez egindako erreportajea. Eguneko adierazpenen tartera, Korrikako arduradun Asier Amondok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Kurdistango Newroz festan atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza elkarrizketatu du. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu batu da eta gaur hil den Hasier Etxeberriaz aipamena egiteaz gain, euskal hedabideei buruzko albisteak aipatu ditu. Amaitzeko, CAI edo haurren arimaren zaintza mugimenduaz hitz egin dute Txapa irratiko lagunek Saioa Urrutiarekin.