"Asko dugu ikasteko Korrika sortu zuten ameslariengandik, beharko dira halako gehiago"

Bihar hasiko den 20. Korrikaren harira, aurreko bi edizioetan lekukoak gorde zituen mezuak ekarri ditu gogora Koldo Zaratek, Amets Arzallusek eta Lorea Agirrek idatzitako mezuak, hurrenez hurren.

Audio_placeholder

"Asko dugu ikasteko Korrika sortu zuten ameslariengandik, beharko dira halako gehiago"

Loading player...
Koldo Zarate
Koldo Zarate

Korrika martxan jarri zuten ameslarien balentria ekarri du gogora, AEKren erreferentzia indartzeko izan duen eragina eta Euskal Herriaren berreuskalduntzeari egindako ekarpena goraipatu ditu. Besteak beste, Korrikaren bueltan pentsaera ezberdinetako jendea batzea posible izan delako azken urteotan.