“Euskalgintzaren akuilua lanerako aukera da erakundeentzat, politika ausartak bideratzeko”

Hiru egun barru hasiko den Korrikaren 20. edizioari erreparatu dio UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak.

Audio_placeholder

“Euskalgintzaren akuilua lanerako aukera da erakundeentzat, politika ausartak bideratzeko”

Loading player...
Josu Labaka
Josu Labaka

UEMAkoentzat ere berezia izango omen da aurten aurtengoa. Izan ere, apirilaren 4an, Gipuzkoa eta Lapurdi elkartzen dituen Santiago Zubian, elkarrekin egingo dute korrika euskalgintzako eta erakunde publikoetako hainbat ordezkarik. Elkarlanerako egiazko aukera baliatu egin behar dela uste du Labakak, eta UEMA adibide egokia dela horretarako. Duela 26 urte sortu baitzen, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldearen mozio bat onartu zuten udalak bilduta. Ordutik, gogoan dute euskararen aldeko lanaren hanka bat kalean eta bestea erakunde publikoetan eduki behar dela. Hargatik, Korrikako lekukoari elkarrekin heltzen diotenek aurrera ere batera segi dezatela aldarrikatu du.