Loreetatik Loraldira, Pete Seeger

Where Have All the Flowers Gone kantuarekin egin bezala Pete Seeger AEBetako folk kantari garrantzitsuenaren kantu hainbat euskarara ekarri, musika jarri eta emanaldi berezia eskainiko du Lou Topet musika talde zarauztarrak igandean Loraldian. Proiektuko bi arimak izan ditugu gurean: Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano.

Audio_placeholder

Loreetatik Loraldira, Pete Seeger

Loading player...
Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano
Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano

Bakarra eta berezia izango da igandeko emanaldia, Arriaga antzokian. Fisikoan ere gorde nahi dituzte kantuak ordea, eta EP bat grabatu dute. Seeger.loutopet.com webgunean eskuratu daiteke digitalean.