Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, MIkel Garciak ebaluazio hezigarria praktikan duten ikastetxeetako ereduekin osatutako erreportajea. Pasaiako segada gertatu zeneko 33. urtemuga izanik, bertan erail zuten Dioni Aizpuru Kurro-ren anaia Pello elkarrizketatu dugu. Komunikazioaren atalera Gorka Salces batu da eta 1917ko Errusiako iraultzaren mendeurrenaren harira, Russia Todayk abian jarritako narrazio transmediaz hitz egin digu. Amaitzeko, Ibai Fresnedorekin intersekzionalitatearen teoriaz hausnartu dugu.