Arrazakeria hipokrita, Marokoko 'Rallye des Gazelles' eta transfobiaren aurkako mugimendua

Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dria gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.

Audio_placeholder

Arrazakeria hipokrita, Marokoko 'Rallye des Gazelles' eta transfobiaren aurkako mugimendua

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Tertulian, berriz, Itziar Arteaga eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta Europako migrazio politikez zein geure barneko arrazakeriaz hausnartu dugu. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak SOS Arrazakeriako Elenarekin hitz egin du gaur Bilbon egingo duten manifestazioari buruz. Radiokulturako lagunek Xexili Foixi egindako elkarrizketaren bidez, bihartik martxoaren 30era arte Marokon egingo den 'Rallye des Gazelles' auto lasterketa ezagutzeko aukera izan dugu, bertan parte hartuko baitu Foixek. Amaitzeko, Hazte Oír-ekoen autobus transfoboa Iruñera iritsi izanak eragin duen zalapartaz, Kattalinguneko Xabi Sanchezen hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.