Fukushimako mito berria, Hatortxuko 'Lilaketa' eta M. Hernandez eta K. Minerren liburuak

Gaurko irratien tartera, Maika Etxekopar eta Elodie Baffaliok sortutako 'Harian' ikuskizunaren berri ekarri du Antxeta irratiko Maia Muruagak.

Loading player...
|2017/03/17 18:28
Zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Fukushimako hondamendi nuklearraren seigarren urtemugaz Jose Angel Oriak egindako erreportajea. ETA erakundea apirilaren 8rako armagabetzeko gaur publiko egindako iragarpenaren erreakzioak bildu ditugu eguneko adierazpenetan. Elkarrizketaren tartean, Aitor Agirrezabalek Hatortxu Rockeko 'Lilaketa' maketa lehiaketaz Xorroxin irratian esandakoak izan ditugu entzungai.. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Mikel Hernandez Abaituaren 'Airearen isla' eta Kattalun Minerren 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuez hitz egin du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK