Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, Mozal Legearekin Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera geratu izanaz egindako erreportajea. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Gure Esku Dago dinamikako Anjel Oiarbiderekin hitz egin du igandean 35 herritan egingo diren estatus politikoari buruzko galdeketez. Komunikazioaren tartera Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainza batu da eta emakumeen nazioarteko egunaz hedabideek egindako tratamenduaz hausnartu du. Eguneko adierazpenen tartera Iñaki Goliren eta Zigor Olabarrietaren hitzak ekarri ditugu, Info7 irratitik, Donostiako Amarako eta Gasteizko Alde Zaharreko frontoien defentsaz.