Andoni Barreña
Andoni_barrena
"Hizkuntzak galeran ikusita, euskara biziberritzeko estrategiak zabaldu behar dira"

2005ean munduko hizkuntzen egoeraz Euskal Herrian egindako ikerketa baten harira, hizkuntza galeraz hitz egin du Garabideko Andoni Barreñak gaurkoan.

Loading player...
2017/03/15 12:22

550 hizkuntzatako datuak jaso zituzten ikerketa horretan, hizkuntza transmisioaz eta erabileraz inkesta eginda. Transmisioaz ondorioztatu zuten aztertutako hizkuntzen %20an gurasoek ez ziela seme-alabei hizkuntza erakusten. 550eko multzoan, munduko hizkuntza ofizial gehieneak hartu zituzten barne, eta Barrenak uste du horietatik aparteko hizkuntza txikien datuak ez direla hobeak izango. Horregatik iruditzen zaio euskara biziberritzeko estrategiak mundura hedatuz gero, galera arriskuan dauden hizkuntza txiki horiek posible dela irudikatu ahalko dutela.