Alex Gurrutxaga
Alda Merini poeta

Alda Merini italiar poeta aurkeztu nahi dizugu gaurkoan. Alda Merini (1931-2009), Milango poeta, XX. mendearen bigarren erdiko ahots poetiko interesgarrienetakoa da.

Loading player...
2017/03/15 12:30

50eko hamarkadan hasi zen poesia argitaratzen, baina 60etan arazo psikologiko latzak sortu zitzaizkion. Erotuta, ordutik aurrera, aro onak eta txarrak txandakatu zitzaizkion.

Meriniren poesia lirismo dotorekoa da, eta iruditeria eta sinbolismo aberatsa jorratzen ditu. Bere barne-bizitza du hizpide, eta bereziki ero kondizioa. Poesia konfesionala deitu izan zaio ildo horretako poesiari, eta Sylvia Plath eta Anne Sexton dira beronen ikur nagusietako bi. Haiekin erlaziona genezake Meriniren obra. Merinik argitaratu zituen lanen artean daude Zu zara Pedro (1962), Lur bedeinkatua (1984) eta Maitasunaren hustasuna (1991). Gaurkoan poema bat eskaini nahi dizugu, euskaraz: “Armonia dabil ene zainetan”. 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK