Menopausiaz hitz egin dezagun

Ez dugu ezagutzen bizitza aro honetan gerta daitekeena. Nerabezaroan, haurdunaldian, edo beste hainbat tratamendu hormonal  jasotzean, Klimaterioan  ere, hormonen jario aldaketa izugarria ematen da. Honen ondorioz, gorputzean, emozioetan, aldarte handiak gerta litezke.

Loading player...
2017/03/14 12:30

40-55 tarte horretan, beste aldaketa sozialak ere ematen dira … Baina inon ez zaigu honetaz hitz egiten. Eta batzuengan ondorio hauek gogorrak dira, eguneroko bizitzaren martxa oztopatzera iritsi daiteke. Gure sexutua izateko moduan eragina izan dezake, gure aldartean, gure harremanetan, gure desiretan, sujeto-desiatzailea izatean edo desiragarria sentitzean …

Proposamena litzateke ez ukatzea aldaketak, ez ikustea aldaketak gure sexualitateren oztopo edo zerbait txarra bezala.

Hitz egin dezagun honetaz, parteka dezagun aro honen inguruan dagoen ezagutzaz, ematen diren aldaketaz, norberak dituen bizipenaz … Bizitza eten gabeko aldaketa da. Aldaketak ez digute minik egiten, ukatzen ez baditugu. Egonezinak errazagoak izango zaizkigu, on-hartzen baditugu, prozesu baten parte hartuz gero, gizon-emakumeen izate aldakorra eta etengabeko mugimenduan dagoen prozesua bezala hartuz gero.

Baliabideak:

Mujeres sin pausa. Dokumentala. http://www.mujeressinpausa.com/mujeres-sin-pausa-sinopsis.html 

Diálogos de Mujeres sabias. Fina Sanz

Hombres con corazón. Fina Sanz

.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK