Imanol Esnaola [Demoarso]: “Igandeko galdeketek gure kultura demokratikoa indartuko dute”

Erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru olatu nagusi egongo dira 2017ko lehen seihilekoan. Lehendabizikoa igande honetan izango da. Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun galdeketak egingo dituzte eta dagoeneko, ia guztia prest dute asteburuko hitzordurako.

Loading player...
|2017/03/13 12:16
Demoarsoren_ekitaldia
Demoarsoren familia argazkia, Errenteriako Merkatuzarren. [Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS]

Orotara 35 herritan izango dira herri galdeketak. Iganderako beraz, astebete eskas falta denean pentsatzekoa da topera ibiliko direla aipaturiko 35 herri horietan kontsultak prestatzen ari diren bolondresak. Guk, Kalegorrian saioan, horietako hirurekin hitz egin dugu: Oiartzungo Imanol Esnaola, Larrabetzuko Elordui eta Astigarragako Ane Oilokiegi.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK