Umorearen erabilera politikoa, Gernikako Lekuek festibala eta Laboaren belarria II

Martxoaren 8ko egitaraua, kultura eta kirol kontuak ekarri ditu Sakanatik irratien tartera Beleixe irratiko Maider Beteluk.

Audio_placeholder

Umorearen erabilera politikoa, Gernikako Lekuek festibala eta Laboaren belarria II

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi batu dira tertuliara eta 'Euskalduna naiz, eta zu?' telebista saioak eragindako polemikaren harira, umorearen erabilera politikoaz eta adierazpen askatasunaren mugez hausnartu dugu. Larunbatean hasi eta martxoaren 19ra arte iraungo duen Gernikako Lekuek festibalaren aurrerapena egiteko, Janire Olabarriaga antolatzailea elkarrizketatu dugu. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailea batu dira eta Mikel Laboaren belarriaz hitz egin dute, zehazki, Laboari eragin zioten kantuen istorioak ekarri dituzte.