Eneritz Albizu
Eneritz_albizu
"Hizkuntza denek balio dute edozertarako, hiztunak gara buruan ideia arraroak ditugunak"

Lankide batek kontatutako pasadizo bati tiraka, estereotipoez hitz egin du Eneritz Albizuk.  Euskararen inguruko eragile bateko langileak bildu omen ziren ikastaro batean, eta irakasleak aurkezpena euskaraz egin bazuen ere, gaztelaniaz hobeto moldatzen zela eta jarduna gaztelaniaz egiteko baimena eskatu zien ikasleei.

Loading player...
2017/03/09 11:09

Haiek onartu zioten, baina ikasleetako batek, erosoago sentituko zenez, ekarpenak euskaraz egin nahi zituela esan zuen, irakasleak ez zion inolako oztoporik jarri. Ikastaroan parte hartzen ari zen beste batek, ordea, euskaraz arituko zela esan zuen hari galdetu omen zion: "Jesus, halako gazte eta erdaraz egiteko abileziarik ez? Zer zara ba, basaerritarra?". Albizuk uste du euskara bizitzeko modu jakin batekin lotzen dela, eta, gainera, bizimodu horri duintasuna kentzen zaiola.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK