Ane Pedruzo
Ane_pedruzo
"Oihaneder Etxean, euskararen oihanetik kanpo itxiko dugu martxoa, Korrikarekin"

Martxoaren 3a egun garrantzitsua da Gasteizen, 1976an poliziak eraildako bost langileren omenez. Baina emakumeen nazioarteko eguna ere martxoan da, hilaren 8an.

Loading player...
2017/03/03 13:11

Ane Pedruzok azaldu duenez, aldarrikapen egunen harirako egitaraua antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxean. Martxoa morez tindatu dute, Lisipe bildumako 'Borroka armatua eta kartzelak' liburuaren aurkezpenarekin hasi eta 'Arabako emakumeak lanean' erakusketarekin segituta. Emakumezkoa da 'Ilunabarrean dantzan' ikuskizunaren gidaria ere. Gizonek ere izango dute tokia, ordea. 'Hitz adina mintzo' zikloan Allan Kingek parte hartuko du. 'Xabier Montoya VS no englis please' ikuskizunaz gozatzeko aukera ere eskainiko dute. Horrez gain, ikus-entzunezkoen artean, Laburbira zikloa eta 'Mugaminak' dokumentala eskainiko dituzte.