"Lehen marrazkia beti paperean egiten dut eta ez dut ohitura hori aldatuko"

Donostiako Komikigunean dagoen "Marra eta hitza" erakusketa bisitatu dugu, primerako gidari batekin: Antton Olariaga marrazkilaria. Hain zuzen, bere lanak daude erakusgai:Ipurbeltz, Anaitasuna, Zeruko Argia, Euskaldunon Egunkaria edo BERRIArako egindako lanak; Hamaseigarrenean aidanez, Altza Porru edo Itzal zaunkarako ere egindakoak bereak direlako. Berarekin solastu dugu bere ibilbideaz, somenaz...

Audio_placeholder

"Lehen marrazkia beti paperean egiten dut eta ez dut ohitura hori aldatuko"

Loading player...
Antton Olariaga
Antton Olariaga

Erakusketaren helburua Olariagak komikigintzaren alorrean egin duen lana azaleratzea da. Alde batetik, Paparrean III. Komiki Egunak ekimenerako prestatu ziren panelak daude ikusgai. Olariagaren hautatutako komiki batzuen marrazki eta azalpenekin. Eta, bestetik, bere marrazki originalak ikus daitezke, zirriborroak, tirak, kolore zein zuri-beltzekoak.Eta azkenik, eleberrietarako egindako beste hainbat lan, komikiaren hizkera darabiltela kontuan hartuta. Olariagak aitortu digu oraindik ere paperean marrazten duen horietakoa dela, eta ohitura hori ez duela galdu nahi ere aitortu ditu. Paperean egindakoak beti gordetzen baitira, ez ordea ordenagailuan egindakoak. "Lagunek barre egiten didate arkatza eta borragoma erabiltzen ditudalako" esan digu Olariagak.