Zarahitzen ekintzak, Gasteizko FCCren greba eta euskal hedabideei buruzko jardunaldia

Gaurko irratien tartean, Arraio irratiko lagunak batu da eta herenegun izandako Euskal Elkargoko lehendakariaren izendapenaz hitz egin du.

Audio_placeholder

Zarahitzen ekintzak, Gasteizko FCCren greba eta euskal hedabideei buruzko jardunaldia

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Emakumeen eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna izanik, LAB sindikatuko Izaskun Gaciak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Halabedi irratiko Igor Goikoleak FCCko Arkaitz Virumbralesi egin dio elkarrizketa, martxoaren 6tik aurrera hasi asmo duten lan uzteaz. Komunikazioaren atalera Urtzi Urkzu batu da eta euskal ikus-entzunezkoetako hainbat nobedade ekarri ditu. Amaitzeko, euskal hedabideen Behategiko Libe Mimenzak goizean Bilbon egindako 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldiko kronika egin digu.