Bigarren etxebizitzen gaineko zerga igo dadila eskatu du EH Bai koalizioak

Ostiralero bezala ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu dugu goizean,  Idoia Eraso eta Pantxika Arrambide kazetariekin. Besteak beste, egunotan pil-pilean den bigarren etxebizitzen gaineko zerga hartu dugu hizpide Arrambide eta Erasorekin.

Audio_placeholder

Bigarren etxebizitzen gaineko zerga igo dadila eskatu du EH Bai koalizioak

Loading player...
Uztaritzen 2.600 etxeen gain, 176 "bigarren etxebizitzak" deiturikoak dira.
Uztaritzen 2.600 etxeen gain, 176 "bigarren etxebizitzak" deiturikoak dira.

Aurtengo Finantza Lege berriak, bigarren etxebizitza deiturikoen kopuru handia duten inguruetan, ondasun higiezinen gaineko zerga %5 eta %60 artean igotzea ahalbidetu duela aintzat hartuta, EH Baik dei egin die inguruabar horretan dauden udalei, hilaren bukaera baino lehen udalbatzak egin ditzaten norabide horretako erabakiak hartzeko.