Leire Narbaiza
Leire_narbaiza2
"Euskara erabiltzera animatzen gaituzten erdaldunak behar ditugu, euskara eurena ere bada"

Hiztun zeropositiboez hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan, azken aldian pasadan entzundako elkarrizketek emandako zer pentsatua medio. Bilobarekin zihoazen aiton-amonen arteko treneko elkarrizketa, batetik, gaztelaniaz; baina amonak bilobari esaten zion euskaraz hitz egin behar zuela hark.

Loading player...
2017/01/25 12:15

Beste elkarrizketa aita-alaba batzuen eta aitaren lagunaren artekoa izan zen, kasu horretan ere, lagun erdaldunak euskaraz egin behar zuela aholkatu zion neskatoari. Horregatik nabarmendu du erdaldun elebakarrak ere euskalduntzean laguntzaile izan daitezkeela, eurek hitz egin ez arren.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK