Zer diote Ipar Euskal Herriko eragileek Euskal Elkargoari buruz?

EH Baiko Anita Lopepe, Baterako Jakes Bortairu, eta Laborantza Ganberako Mixel Berokoirigoin, Lab sindikatuko Eñaut Aramendi, Aitzinako Aitor Servier eta Seaskako Ur Gorostiaga ren balorazioak bildu ditugu Euskal Elkargoaren inguruan. 

Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA
Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA

EH Baiko Anita Lopepek aitortu du abertzaleek historikoki egitura zabalago baten alde aritu direla borrokan. Edonola, positiboa de Euskal Elkargoaren eratzea. Hori bai, argi utzi du gehiago nahi dutela abertzaleek, besteak beste, erabakitzeko ahalmen handiagoa. 

Loading player...

LAB sindikatuko Eñaut Aramendirekin ere hitz egin dugu, eta ildo beretik egin du lehen baieztapena, urrats positiboa bai, baina txikia. Langileriari ekarpen positiborik egingo ote dion galdetuta, argi esan du, gaur gaurkoz ezetz, baina aukera hori aldatzeko ere aukerak badaudela.

Loading player...

Batera plataformako  eleduna da Jakes Bortairu eta haren ustez, Euskal Elkargoarekin fase berri bat abiatuko da Ipar Euskal Herrian. Baina ez da ahantzi behar, proposamena Parisetik etorri dela, eta Bortairuk gogoratu du Notre legearen ondorioz sortzen dela elkargo hau, eta prozesua estatu mailakoa dela, beraz.  Horregatik sortuko den Elkargoak ez duela erantzuten herri mugimendutik egin den historikoki eskariari. 

Loading player...

 

Laborantza Ganbaratik positibo hitz egin du  Mixel Berokoirigoinek, eta nabarmendu Euskal Elkargoak onurak ekarriko dizkiola laborantza munduari. Gurean esan du laborantzak tarte berezia izango duela Elkargo berrian. 

Loading player...


Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria, baikor agertu da Euskal Iparraldean eman den aurrera pausoarekin. Argi du garaipen bat izan dela, nahiz eta oraindik lan asko egin behar dela dioen.

 
Loading player...


Aitzina gazte antolakundeko Aitor Servierren arabera,  Ipar Euskal Herria eskuindarra da egun, eta ez da sorpresa izan Jean Renè Etxegarai  lehendakari izateko hautagai nagusia izatea. Aitzinaren ardura, kalean presioa egitea izango da aurrerantzean.

Loading player...