"Lurralde bakar bat bezala pentsatzen hastea da orain erronka"

Euskal Elkargoaz aritu gara Ipar Euskal Herriko gaurkotasuna ederki ezagutzen duten bi kazetarirekin, Pantxika Arranbide (Euskal Irratiak) eta Arantxa Materola (Gara egunkaria). Bi kazetariekin nabarmendu digugu elkargoaren gakoak, dituen ezaugarri positiboak eta negatiboak. 

Audio_placeholder

"Lurralde bakar bat bezala pentsatzen hastea da orain erronka"

Loading player...
Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA
Gobernantzari dagokionez, hiru egitura nagusi izango ditu Euskal Elkargoak. ©Isabelle MIQUELESTORENA

Orain arte Ipar Euskal Herria zatituta egon dela esan du Pantxike Arranbidek, eta orain, lehen aldiz, instituzio batean egonen direla hiru lurraldeak, eta hori historikoa dela.  Baina, sortuko den erakundeak ordea, baditu hainbat ñabardura  eta batez ere, hegoaldeko herritarrei begira argipen bat egin du Arantxa Manterola kazetariak: "udalerri guztien batuketa da Elkargoa, maila munizipalean, hainbat eskumen dituena noski, baina ezin da alderatu Gasteizeko edo Nafarroako Gobernuarekin ". 

Erronkak asko dira Arranbide eta Manterolaren ustez, orain arte 10 herri elkargo zirenak, bakarra izango da orain, eta horrek eskatuko du politika molde berriak martxan jartzea eta "lurralde bakar bat bezala pentsatzen hastea", hori da erronka nagusietako bat. 

Kritikak ere jaso ditu Euskal Elkargoak, hanka motz geratzen dela kritikatu baitute eragile askok. Elkargoaren presidentea zentrista izatea adibidez, edo ta Elkargoaren eskumenak ez direla nahiakok. Guztiak aipatu ditugu bi kazetariekin.