Elena Jimenez
Ezberdintasunak aberats egiten gaitu. Eskerrik asko Chrysallis

Duela gutxi, Chrysallisen kanpaña hasi aurretik hain juxtu, transexualitate egoeraren inguruko ikastaro batean, galdera bat egin ziguten, ikasleei.

Haur eta gazte transexualitate gaiarekin harreman zuzena duten Lege, protokolo, gobernu zerbitzuak, ea. egonda (maila politiko, soziala, publikoa …) zer uste duzu egiteko falta dela? Izendatu eta era motzean deskribatu aurkitu edo bururatzen zaizkizun gakoak.

 

 

Loading player...
2017/01/18 13:15

Ez naiz hemen gehiegi luzatuko, baina gaur, inork ezin du ukatu, transexualitate egoera ez dela behar bezala ulertzen eta gaiarekiko ezagupen falta handia dagoela . Bestela zaila zait ulertzea, ematen ari diren erantzunak. Zaila zait ulertzea, aberasgarria den ezberdintasuna, eraso bezala hartu ahal izatea.

11gauza egiteke daude. Baina euskal Herriko kaleetan dauden kartelek sortu duten iskanbila ikusita, gai batek hartzen du lehenengo lerroa egiteke dauden gauzen zerrendan: Formazioak. Formazio sexologikoa ezinbestekoa da eta agerian gelditzen ari da. Ideiak, ikerketak. Garen errealitate hori azalduko duten eta gure buruak ulertzen lagunduko diguten ideak, ikerketak. Garen, gaur egungo gizon-emakumeak, ulertzen lagunduko digutenak. Sexutuak nola egiten garen ulertzen, ezagutzen lagunduko digutenak.

 Sexutua izatea, ezberdina izatea da, eta ezberdintasun hauetan dago, elkar erakartzeko gako nagusia. Bata, sexu izaera, eta bestea, erakarpena. Ez ugalketak, ezta genitalek ere, ez ditu sexu izaera baldintzatzen, determinatzen edo zehazten. Gizakia beste animaliak ez bezala, ez dago zelo garaiari lotuta; bere erakarpena eta harremanak ez dira obulazio denboraldira mugatzen. Ez gara harremantzen umeak izateko helburu hutsarekin, nahiz eta batzuk umeak izatea erabaki.

 Sexualitatea, identitatea, ez daude zehaztuta, kromosomeei kateatua, x-i ezta Y-ri, ezta genitalei ere … beste azalpen batzuk ditugu mahai gainean: burmuineko stria terminalisen agertzen diren ezberdintasunak eta bakoitzaren ibilbide biografikoa…

Dena den, errealitatea hor dago. Eta transexualitate egoeran aurkitzen diren umeek asko erakusten digute. Ikasteko asko dugu, baino garbi dago, beraien sexualitatearen bizipena (nolako neska-mutila diren) argi dutela eta beraien adierazteko bideak nahi eta behar dituztela. Edonork bezala.

 Sexuak ilustrazio garaian agertu ziren, aurretik, erreferentziatzat gizona baino ez zegoen. Emakumea honen “variante” bat baino ez zen. Espeziearen jarraipenerako aldagai beharrezko baino menpeko bat.

Ilustrazio garaian diskurtso ezberdinak sortu ziren, hauen artean, emakumea egiten denaren ideia (gizonaren egite prozesuak berdin). Hainbat osagai amankomun eta beste hainbat ezberdinekin, testuinguru zehatz batean. Identitatea, norkbere sexua bizitzeko era pertsonala, sexualitatea, konplexua da. Ez da murrizten osagai soil bati, hormonei, ez eta gurasoen sexu izendatzeari, ez genitalei, ezta inguruko kultur hutsari … nahiz eta denak osagaiak izan, nahiz bakoitzak berea eman, ez dira bakarka determinatzaileak.

 Transexualitate egoera errealitate bat da eta bere lekua eman behar diogu, sexualitatea oso garrantzitsua delako.

 Garai horretan, ilustrazioan alegia, ugalketa eta espeziearen biziraupena abiapuntu duten ideiek protagonismoa hartu zuten, medikuntza eta elizaren eskutik, ugalketa eta genialak, sexu eta sexualitatearen mozorroarekin, moderno itxura hartuz gaur arte iritsi dira. Markesinen aurrean, patologiak, gaixotasunak, pekatuak, degeneratuak, bizioak, puritanismoak … eztanda egin dute.

 Luzeago joko luke hau guztia ondo azaltzeak; gaian sakontzeko webean, link batzuk.

Bukatzeko, nire esker beroenak ume ausart horiei eta beraien ahotsa entzuteko gai izan diren beren familiei. Euskal Herriko Chrysalis benetan mila esker

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK