Transexualitatea eta pederastia, Zipreko uharteen batuketa eta hiri-auzoen proiektua

Xorroxin irratiko Amaia Eneterreaga eta Txapa irratiko lagunak batu dira gaurko irratien tartera. Tertulian, berriz, Malen Aldalur eta Mikel Garcia izan ditugu, eta Chrysallisen aurkako zentsuraz eta erasoez zein Juan Kruz Mendizabal apaizaren pederastia delituez hausnartu dugu eurekin.

Audio_placeholder

Transexualitatea eta pederastia, Zipreko uharteen batuketa eta hiri-auzoen proiektua

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Jon Kortazarri elkarrizketa egin dio Zipreko uharteen batuketaz. Gaindegiak hiri-auzoen egitasmoan egindako ikerketaren emaitzak Imanol Esnaola koordinatzaileak ekarri ditu gurera. Amaitzeko, Mikel Jauregik eta Axier Lopezek EiTBren ereduaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.