Oarsoaldeko albisteak, euskal nobela beltzaren astea eta ikus-entzunezkoak

Oarsoaldeko albisteak ekarri dituzte Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak eta Oarso-Bidasoako Hitzako kazetari Urko Etxebestek gaurko irratien tartera. Ondoren, 'Bilgune kontari'-n bildutako edukien errepasoa egin du Bilgune Feministako Idoia Trenorrek gurean.

Audio_placeholder

Oarsoaldeko albisteak, euskal nobela beltzaren astea eta ikus-entzunezkoak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Gaurtik igandera arte Baztanen egingo den euskal nobela beltzaren astearen berri gurera ekartzeko, (H)Ilbeltza talde antolatzaileko Maitane Maritorenari elkarrizketa egin diogu. Ondoren, Amaia Garcia batu da gurera eta 'Dock of the bay' jaialdiaz zein zinema sariez hitz egin digu ikus-entzunezkoen tartean. Amaitzeko, Maider Garcia de Vicuñak parekidetasunaz Txapa irratian esandakoak izan ditugu entzungai.