"Kanpamentuek itxaropena eta duintasuna lapurtu diete"

Igone Mariezkurrena Zaporeak proiektuarekin ez aurrera ez atzera Greziako Chios uhartean dauden errefuxiatuei laguntzen ari da. Hotz bolada gogorra bizi dute, zeroz azpiko tenperatura eta elurra. Pentsa beraz, "lehen larria zen egoera larritu egin du kanpinetan bizi direnentzat".  Mariezkurrenak azaldu digunez, "begiradetan ikus daiteke gizatasuna galduarazi dietela, askok diote nahiagoko luketela jatorrizko lekura itzuli eta bertan hil".

Audio_placeholder

"Kanpamentuek itxaropena eta duintasuna lapurtu diete"

Loading player...
Tras la valla en Lesbos, Grecia. (AFP PHOTO / STR)
Tras la valla en Lesbos, Grecia. (AFP PHOTO / STR)

Herritarrei dei egin die Zaporeak taldeko kideak laguntza emateko. Batez ere laguntza hori errefuxiatuekin zuzenean lan egiten duten talde txikiei eskaintzeko eskatu du.

Interesak daudelako mantentzen dituztela bertan geldirik iritzi dio Zaporeak taldeko kideak: "gogorrena jende honek ez duela etorkizun argirik. Egoera hau pairatzen ari dira benetan jakin gabe hau gainditzeak merezi ote duen, ordaina iritsiko ote zaien". Asiloa lortzea oso zaila dela azaldu digu eta Europako Gobernuen jarrera gogor kritikatu du.

Chioseko kanpaleku batean dauden ehundaka lagunei ematen die bazkaltzen egunero Zaporeak proiektuak. Sukaldean pasatzen dute denboraren zati bat, baina ondoren kanpalekura gertutatu eta babesa eskaintzen diete errefuxiatuei. Umeekin jolastu eta "irri bat ateratzeak" betetzen du Mariezkurrena.