'Bat eta bat gara gu', desobedientzia zibilaren balioa eta 111 Akademiako liburu kritikak

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Jon Garmenida 'Txuriya'-rekin izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera, gaur Azkainen eta igandean Ziburun Xabier Solanorekin batera eskainiko duen 'Bat eta bat gara gu' emanaldiaren berri izateko.

Audio_placeholder

'Bat eta bat gara gu', desobedientzia zibilaren balioa eta 111 Akademiako liburu kritikak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu. Maite Sabalza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak Greziatik errefuxiatuak ekartzeko egindako ekinaldia eta Luhuson atxilotu zituzten bakearen artisauen desobedientzia zibila aipatu ditu. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Julen Belamunoren 'Gaueko zaintzailea' zein Patxi Larrionen 'Feriatzaileak' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Amelia Barquinek Txapa irratian ETB1eko 'Go!azen' telesailaz esandakoak izan ditugu entzungai.